Dena eta ez dena
jakingo ez bagenu; bakarrik
zenbait gaiz eta zenbait kolorez
ohartuko bagina; bizitzearen
sustraiak beste bizitzaren batean
baleude; esperantza apurra
eta txarto marraztua balego eta
hitza egitada bat ez balitz,
lerro hauek ere
ez lirateke poema bat.
|