POEMA PROIEKTUAK
Projectes de poemes, 1983
1. A bat billarreko bola batean margotua.
2. Poemak errezitatzea betaurrekoak ahoan.
3. Ezpainetan zigilu bat itsatsita burua zaku batean sartu eta ehun arte zenbatzea.
4. Txinako errainuak egitea letra bana margotua dudala eskuetan.
5. Besoko hori bat lotu eta zigarro bat erretzea; besoko gorri bat lotu eta baso bat ur edatea.
6. Aterki bat zabalik margotu paretan eta Diana izena ematea; diana batean tinkaturiko gezia marraztu eta Aterkia izena ematea.
7. Poema bat idaztea txotxak erabiliz letrak osatzearren.
8. Poema liburu bateko orriren bat kendu eta erretzea, eguzkiaren izpiak lupa batez baturik haren gainean.
9. Pelikula baten proiekzioa egun argiz hastea, proiekzioan zehar ilunabarra iragan eta gaua ilun dezan.
10. Balkoian agerturik banan bana ebaki soneto baten letrak.
11. Poema luze baten irakurketari ekitea ahots gorarik, jakinik lagun batek, beste gelatik, argindarra une batetik bestera kenduko duela.
12. Ziririku bat piztea, zilborrean begi bat marraztea eta kaiola bat apurtzea.
|