1840-04-02 / 1902-09-29
Emile Zola

Zola, Émile. Frantziar idazlea (Paris, 1840 - Paris, 1902). Idazle naturalista nagusitzen jotzen da. Diru eskasia zela eta, gazterik hasi zen argitaletxe batean lanean; gero, kazetaritzan ihardun zuen. 1880an, Maupassant, Huysmans, Céard, Alexis eta Henniquerekin batera, kontakizun bilduma bat argitaratu zuen, Les soirées de Médan (Medango gaualdiak) izenburupean. Liburu hura hartu zen naturalismoaren aitzindaritzat. Bestela ere, gizarteko gatazketan parte hartu zuen; gizartean oihartzun handia sortu zuen gertaera Dreyfus auziarena izan zen. Auzi hartan, Zolak Dreyfusen errugabetasunaren alde idatzi zuen (1898, J'accuse; Salatzen dut). Zolaren lehen eleberri famatua Thérèse Raquin (1867) izan zen. 1871-1893 urte bitartean, Zolak eleberri sail bati ekin zion, familia bateko kideen bizitzaren inguruan, haien eritasunekin eta bizioekin. Sailaren izena zen Les Rougon-Macquart, histoire naturelle et sociale d'une famille sous le second empire, eta 20 eleberri argitaratu zituen. Sail horren barruan bereziki aipatzekoak dira: Le ventre de Paris (1873, Parisen sabela), L'assommoir (1877, Taberna), Nana (1880), Au bonheur des dames (1883, Emazteen zoriona), Germinal (1885), La bête humaine (1890), La débacle (1892). Eleberri sail hori bukatu eta gero, Trois villes trilogiari ekin zion (1894, Lourdes; 1896, Roma; 1898, Paris). Beste lau eleberriko sail bati ekin zion, Les quatre évangiles, baina heriotzak ez zion bukatzen utzi. Zolaren asmoa izan zen bere garaiko (II. inperioa eta III. errepublika) bizitza pribatuaren historia egitea, Balzac-ek bere garaikoa egin zuen bezala. Gizakiaren jokamoldeak azaltzeko eragin handia izan zuten Zolarengan Taineren determinismoaren teoriak eta Darwinen heredentziari buruzkoak; eta saiatu zen zientzien metodo esperimentala Claude Bernarden haritik literaturara eramaten. Zolaren estetikari buruzko iritziak Le Roman expérimental (1880) saioan dira bildurik.
Nana
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
KRITIKAK
Parisen sabela – Iņigo Roque, Gara (2005-05-14)
Parisen sabela – Karlos del Olmo, Berria (2005-04-12)
Parisen sabela – Igor Estankona, Deia (2005-03-29)
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa