1892-03-16 / 1938-04-15
Cesar Vallejo

Vallejo, César. Peruko poeta (Santiago de Chuco, 1892 - Paris, 1938). Hego Ameriketako literaturako poeta nagusietakoa. Mestizoa zen eta bere jatorri apalak eragin handia zuen bere bizitzan eta lanetan. Literatura eta zuzenbide ikasketak egin zituen. Lehen poema liburuan, Los Heraldos negros (1918, Mezulari beltzak), bere obraren gai nagusia izan zirenak agertu zituen: ama eta anaia hiltzeak sortu zion atsekabea eta segurtasun falta, bizitzaren mugak eta hustasuna, gizonaren ezintasuna gizarte zapalkuntza eta justizia eza gainditzeko. 1920an kartzelan sartu zuten hiru hilabatetez, indiarren aldeko jarduera politikoa zela-eta. Espetxean zela hasi zen Trilce poema bilduma, bere lan nagusietakoa izan zena, idazten; obra horretan alde batera utzi zuen ohiko erretorika literarioa eta neologismo, lagunarteko esapide, berrikuntza tipografiko eta irudi erretoriko harrigarriak erabili zituen, gizonaren mugak eta ezintasunak adierazteko baliabide gisa, betiere. 1923an Fábula salvaje (Istorio basatia) eleberri psikologiko laburra argitaratu ondoren Parisera jo zuen, eta ez zen inoiz sorterrira itzuli, bere herriarekiko lotura inoiz hautsi ez bazuen ere. Parisen garai hartako intelektualekin harremanak izan zituen, baina politika arazoak zirela-eta Madrilera erbesteratu zen 1930ean. 1931n gizartea hobetzeko bide marxismoa zelakoan Alderdi Komunistan sartu zen. 1932an Parisera itzuli zen eta ezkutuan bizi izan zen harik eta 1936an berriro Espainiara joan zen; Espainiako Gerra Zibileko bizikizunetan oinarrituak izan ziren Poemas Humanos (1939, Giza poemak) Vallejoren azken poesia bilduma osatu zuten olerkiak. Vallejoren beste zenbait lan aipagarri: Escalas melografiadas (1923), El tungsteno (1931), Paco Yunque (1931), Contra el secreto profesional eta El arte y la revolución (1930-1932 bitartean idatziak, hil ondoren argitaratuak).
Azaroak 05: Kamala Das eta Jorge Luis Borges Munduko Poesia Kaierak bilduman
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Peru Iparragirre
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur