Harri beltza xuriaren gainean
Cesar Vallejo

itzul: Luigi Anselmi
Bertzerenak, Pamiela, 2006

 

Parisen hilen naiz erauntsipean

Ezin ahantzi dudan egun batez.

Parisen hilen naiz —eta ez noa ihes—

Ausaz honelako bertze ortzegun baten.

 

Ortzeguna dateke, ezen bertso hok hitz lauz

izkiriatzen aritu naizen honetan

besondoetan min dut, eta sekula ez naiz lehenago,

egin bide luzean, honen soilik izan.

 

Cesar Vallejo hil da. Orok jotzen zuten

nahiz eta hark haiei deus egin ez;

azkar jotzen zuten makila gaitz batez,

 

baita soka batez ere; ortzegunak,

besondoko hezurrak, bakartasuna,

euria eta bideak, lekuko dirade...

 

Harri beltza xuriaren gainean
Cesar Vallejo

itzul: Luigi Anselmi
Bertzerenak, Pamiela, 2006