euskarari ekarriak

1.614 idazle / 4.111 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1802-02-26 / 1885-05-22

Victor Hugo


Hugo, Victor. Idazle frantsesa (Besançon, 1802 - Paris, 1885). Aita Napoleonen armadako jenerala zenez, hara-hona ibili behar izan zuen txikitan (Korsika, Calabria, Euskal Herria, Madril). Bidaiak eta Parisko egonaldiak tartekatu zituen. Erromantiko askoren antzera, Napoleonen balentrien eraginpean eman zuen heziketa aroa. Ikasketak alde batera utzirik, literatura bideari ekin zion: "Chateaubriand izan nahi dut" zioen 15 urtetan. Tolosako (Okzitania) Lore Jokoetan 1819an lorturiko arrakastak gora egin zuen bere lehen poesia liburua argitaratzearekin: Odes et Ballades (1822, Odak eta baladak). Urte berean Adèle Foucher-ekin ezkondu zen, eta ondoko urteak emankorrak gertatu zitzaizkion: Nouvelles odes (1823, Oda berriak), Ballades (1926, Baladak), Orientales (1929) poema liburuak; Han d'Islande (1823, Islandiako Han); Bug-Jargal (1826), Les derniers jours d'un condamné (1829, Kondenatu baten azken egunak) eleberriak; Cromwell (1827) lehen drama historiko erromantikoa, Marion de Lorme (1829) gobernuaren zentsurak galarazitako antzerkia. Arian-arian lehengo ideietatik urrundu eta liberalismo eta sozialismo utopikora jo zuen. Artegintzarako askatasuna aldarrikaturik, Hernani (1830) obran antzerki klasikoa alde batera utzi zuen eta, haren estreinaldi iskanbilatsuaren ondorioz, erromantikoak garaile izan ziren. Gero eta harrera hobea zuen antzerkigintza oparoaren aldia ireki zen: Le roi s'amuse (1832, Erregea jostatzen da); Lucrèce Borgia (1833); Marie Tudor (1833); Angelo (1835); Ruy Blas (1838). Garai bertsukoak dira bilduma liriko ezagunak: Les Feuilles d'automne (1831, Udazkeneko hostoak); Les Chants du crépuscule (1835, Ilunabarreko kantua); Les Voix intérieures (1837, Barne ahotsak); Les Rayons et les Ombres (1840, Errainuak eta itzalak). Halaber, Notre-Dame de Paris (1841) eleberri historikoarekin arrakasta handia izan zuen. 1843an Léopoldine alaba nagusia hil zitzaion. Urte berean, Les Burgraves drama historiak ez zuen harrera onik izan. Aldi baterako literaturatik aldendu eta politikan aritu zen. Diputatu hautatu zuten 1848an, eta ondoko urteetan demokrazia liberal eta humanistaren aldeko agertu zen. Urte haietako gertakari lazgarriek eragin handia izan zuten beragan eta, gertakari haiek kari, Louis Napoleonen estatu kolpearen kontra jarri zen ausarki; Napoléon-le-Petit (Napoleon Txikia) idatzi satirikoaren ondorioz erbestera jo behar izan zuen 1852an, lehenik Brussela, gero Jersey-ra, eta azkenik Guernesey-n hartu zuen egoitza. Inperioa erori arte (1870) ez zen Parisera itzuli. 1859tik 1883ra hats handiko obra epikoari ekin zion: La Légende des siècles (Mendeetako elezaharra). Lirikari dagokionez, ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka islatzen duen Chansons des rues et des bois (1859-1866, Kale eta basoetako kantak) obrak gailurra jo zuen. Gizonen epopeia eleberriaren moldetan ezarri zuen: Les Misérables (1862), Les Travailleurs de la mer (186, Itsasoko langileak), Quatre-vingt-treize (1874, Laurogeita hamahiru). Diputatu hautatu zuten berriro 1871n. Komuna onartu ez bazuen ere, haren aldekoak babestu zituen zapalkuntzaren garaian, eta, ondorioz, haientzako amnistia eskatu ere bai. L'Année terrible (1872, Urte izugarria) poema liburua gertakari lazgarri haien oroigarria da. 1878tik ezindurik bizi izan zen, baina erbestean zegoela hainbeste idatzia zuen, ezen hil artean obra berriak argitaratzen jarraitu zuen. 1885ean hil zen, eta Errepublikak ohorezko hiletak eskaini zizkion. Hil ondoren, Hugoren obra anitz agertu dira, horien artean egunkariak eta oroitzapen liburuak. Hugoren obra erraldoian genero guztiak sartzen dira, hizkuntza maisuaren trebeziaz darabil, eta poesiarako etorria irudimen handiz jazten du. Erretorika konplexuaz baliatuta, Hugoren irudiek jite fantastikoa ematen diote errealitateari. Bestalde, jeinuari dagokion eginbehar moralaz sinetsirik dago, eta Ederrera zein Egiara iristeko gidaritzat hartzen du bere burua, urrikia eta onginahia erakusten du jende xumearenganako eta begirunea naturarekiko. Euskal Herrian, Pasaian bizi izan zen, eta euskaraz poliki moldatzera iritsi zen. Euskal herriaz gauza interesgarri asko kontatu zituen Pirinioak lanean.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Kondenatu baten azken eguna

itzul.: Juan Mari Agirreurreta

Elkar, 2010

Claude Gueux

itzul.: Zorion Zamakola

Ataramiņe, 2007

Idi orgaren karranka

itzul.: Koldo Izagirre

Elkar, 2002

Parisko Andre Maria

itzul.: Iņaki Azkune

Erein, 1997

Bug-Jargal

itzul.: Patxi Apalategi

Literatur Gazeta-3, 1985

Umea

itzul.: Mikel Zarate

Karmel, 1959

Kristo Gurutzatua

Karmel, 1951

Tximeleta ariņari lora apalak dirautso

itzul.: Udalaizpe

Euzkadi - 6511, 1933

Ortzargia

itzul.: Bingen Aizkibel

Euzkadi - 6510, 1933

Agure zarra ta sartzen doan eguzkia

itzul.: Udalaizpe

Euzkadi - 6510, 1933

Extase

itzul.: Lauaxeta

Euzkadi, 1927-iraila

KRITIKAK

Kondenatu baten azken eguna – Iker Zaldua, Gara (2010-12-10)

Kondenatu baten azken eguna – Mikel Garmendia, eizie.org (2010-11-29)

Kondenatu baten azken eguna – Bixente Serrano Izko, Berria (2010-11-28)

Idi orgaren karranka – Javier Rojo, El Correo (2003-10-01)

Idi orgaren karranka – Mikel Asurmendi, Irunero (2003-02-01)

Idi orgaren karranka – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2003-01-26)

Idi orgaren karranka – Fito Rodriguez, Gara (2002-11-09)

Idi orgaren karranka – Amagoia Iban, Euskaldunon Egunkaria (2002-10-19)

Parisko Andre Maria – Javier Rojo, El Correo (1997-05-22)

Parisko Andre Maria – Xabier Aldai, Euskaldunon Egunkaria (1997-04-26)

Parisko Andre Maria – Mikel Elorza, Argia (1997-04-20)

Hitzorduak

Azken kritikak

Poesia kaiera
Frank O'Hara

itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

itzul.: Maialen Berasategi
Iraitz Urkulo

Esker onak
Delphine De Vigan

itzul.: Aiora Jaka Irizar
Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor

itzul.: Itziar Otegi
Aritz Galarraga

Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins

itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez

Denbora bizigarri baterako
Marina Garces

itzul.: Olatz Mitxelena
Irati Majuelo

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

itzul.: Karlos Zabala
Aritz Galarraga

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

itzul.: Idoia Santamaria
Asier Urkiza

Azken sarrerak

2026 Otsaila

Marcel Schwob
Lau liburu

Bernard Dadie
Zortzi poema

Violeta Parra
Kantuak

Poeta palestinarrak
Hitz ahots

2026 Urtarrila

Adelbert von Chamisso
Lanak

Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik

Wallace Stevens
13 poema

Castelao
Castelao euskaraz

Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan

Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak

Petofi/Adonis
Hiru poema

2025 Abendua

Vassilis Alexakis
Aita

Paul Eluard
Poemak

Grace Paley
Agur eta zorte on

Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan

16 poeta
16 poeta Palestinako

2025 Azaroa

Nazim Hikmet
Poesia kaiera

Antonia Pozzi
Poesia kaiera

Saki
Sakiren ipuinak

Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura

Cecilia Meireles
Hamar poema

2025 Urria

Paul Valery
Itsas hilerria

Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea

Daniel Salgado
Lau pieza

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

2025 Iraila

Assata Shakur
Oroimenez

Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra

Benjamin Peret
Lau poema

Claude McKay
Lau poema

David Foster Wallace
Wallace euskaraz

Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak

Nicanor Parra
Poemak

2025 Abuztua

David Diop
Lau poema

Liam O'Flaherty
Jende behartsua

Donald Justice
Bi poema

Thomas Mann
Narratiba euskaraz

Hainbat egile
Japoniako ahotsak

2025 Uztaila

Xuan Bello
Hiru poema

Vladimir Vysotski
Bi kantu

Tanizkai/Gombrowicz
Bi mundu

2025 Ekaina

Ford Madox Ford
Historiarik goibelena

Manuel de Pedrolo
Irakurgai

Teresa Colom
Bost poema

Patxi Apalategi
Itzulpen lanak

Oscar Milosz
Poesia kaiera

Frank O'Hara
Poesia kaiera

[Sarrera guztiak ikusi]