euskarari ekarriak

1.622 idazle / 4.127 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1899-07-21 / 1961-07-02

Ernest Hemingway


Hemingway, Ernest Miller. Estatu Batuetako idazlea (Oak Park, Illinois, 1899 - Ketchum, Idaho, 1961). Ikasketak amaitu ondoren kazetari lanetan hasi zen Kansas Cityn (1917) eta ondoko urtean Gurutze Gorriko borondatezko gisa esku hartu zuen Lehen Mundu Gerran. Italian zauriturik (1919), kazetaritzan ihardun zuen EEBBetan. Parisen Gertrude Stein eta Ezra Pound ezagutu eta haien babespean hasi zen literatura lanetan. Aipaturiko idazle horien eraginaz gain, Hemingwayren estiloan EEBBko bizimoldeaz arduraturiko idazleen aztarna (Mark Twain, Sherwood Anderson), baita Europako XIX. mendekoen ukitua, (Stendhal, Flaubert, Conrad, Turgenev, Tolstoi) nabari da. 1925ean argitaraturiko In Our Time (Gure garaian) liburuan ipuin laburrak bildu zituen. Zezenketaren mitoak erakarrita, amerikar batzuen Paristik Iruñerako bidaia kontatzen duen The Sun Also Rises (1926, Eguzkia ere ateratzen da) eleberriarekin irakurlegoaren behin-betiko onespena jaso zuen. 1929an argitaraturiko A Farewell to Arms (Agur armak, agur) obra gerrako oroitzapenez betea ageri da. Heriotza arratsaldean (1932, Death in the Afternoon) izenburuko saioan tauromakia gaia erabili zuen berriro. Hemingwayren beste zenbait obra nagusi: Green Hills of Africa (1935, Afrikako muino berdeak) erreportaia; The Snows of Kilimanjaro (1936, Kilimanjaroko elurra, Javi Cillerok euskaratua) ipuin laburrak; The Short Happy Life of Francis Macomber (1936, Francis Macomberen bizitza labur zoriontsua) eleberria, To Have and Have Not (1937, Ukan eta ez ukan) eleberria, The First Fortynine Stories (1938, Lehen berrogeita bederatzi ipuinak), The Fifth Column (1938, Bosgarren zutabea), antzerki lana eta For Whom the Bell Tolls (1940, Noren hil-ezkilak?) eleberri ezaguna, Across the River and into the Trees (1950, Ibaiaren beste aldean eta zuhaitzen artean), The Old Man and the Sea (Agurea eta itsasoa, A. Goenagak eta J.M Iturraldek euskaratua). Depresioak jota, bere buruaz beste egin zuen 1961n. Hil ondoren haren beste zenbait obra argitaratu ziren: A Moveable feast (1964, Jai mugikorra); Islands in the stream (1970, Uharteak itsas lasterrean). n Kazetaritzak zerikusi handia du Hemingwayren idazmolde zuzen, lau eta adierazkorrean. Hitzaren bilaketa zorrotz horren bidez objektibitatea lortzen saiatzen da: portaerak deskribatzen ditu baina ez protagonisten burutazioak. Egungo eleberrigintzaren maisuen artean kokatu ohi dute kritikariek. Heriotzari "erabateko ziurtasun bakar" horri aurre egiten jarri ohi ditu Hemingwayk bere pertsonaiak, bortxa eta arrisku txarreko egoeretan (ehiza, boxeoa, arrantza, zezenketa, gerra). n 1954an Literaturako Nobel saria jaso zuen.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

12 poema

itzul.: Josu Jimenez Maia

Maiatz, 77, 2023

Fiesta: Eguzkia jaikitzen da

itzul.: Koro Navarro

Erein - Igela, 2021

Literatura Unibertsala 179

Aldaketa sakona

itzul.: Gorka Arrese

armiarma.eus, 2019

Katua euripean

itzul.: Paul Beitia

Lekore, 2 zkia, 2016

Zubiko agurea

itzul.: Maddalen Subijana

berbaratza.wordpress.com, 2015

Francis Macomber eta beste zenbait ipuin

itzul.: Javi Cillero, Xabier Olarra

Igela, 1998

Agurea eta itxasoa

itzul.: Joxe Mari Iturralde

Elkar, 1986

Erdal literatura 35

Agurea eta itxasoa

itzul.: Angel Goenaga

Itxaropena, 1963

Kulixka 52

KRITIKAK

Fiesta: Eguzkia jaikitzen da – Aritz Galarraga, Berria (2024-06-30)

Hitzorduak

Ekainak 11: Cesare Pavese Zure bazterrekoak

Ekainak 11: Annie Ernaux Idazketa labana bat da Iru?ean

Ekainak 11: Ernest Hemingway liburutegiaz Edorta Jimenez eta Gorka Arrese berbetan

Ekainak 15: Cesare Pavese Zure bazterrekoak Iru?ean

Azken kritikak

Bihotzean napalma
Pol Guasch

itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

itzul.: Juan Garzia
Aritz Galarraga

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga

Barazkijalea
Han Kang

itzul.: Gema Lopez Las Heras
Maialen Sobrino Lopez

Azken sarrerak

2026 Ekaina

Carson McCullers
Zortzi poema

Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua

2026 Maiatza

Roque Dalton
Poemak

2026 Apirila

Maria Reimondezen Basatiak

Robert Desnos
Antologia

Maria Fernanda Ampuero
Enkantea

Samuel Beckett
Beckett euskaraz

Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona

Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan

Laura Casielles
16 poema

2026 Martxoa

Antzerkiaren nazioarteko eguna

Elizabeth Bishopen ahotsa

Juan Gelmanen poema antologia

Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz

Cesar Vallejo
Poemak

Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala

Boris Vian
Aldarri antimilitarista

Mikhail Bulgakov
Liburu bi

Anna Akhmatova
Poesia

Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak

2026 Otsaila

Alexander Neriumen sei poema

Edorta Matauko itzultzaileak agur

Heinrich Heine
Olerkiak

Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua

Marcel Schwob
Lau liburu

Bernard Dadie
Zortzi poema

Violeta Parra
Kantuak

Poeta palestinarrak
Hitz ahots

2026 Urtarrila

Adelbert von Chamisso
Lanak

Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik

Wallace Stevens
13 poema

Castelao
Castelao euskaraz

Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan

Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak

Petofi/Adonis
Hiru poema

2025 Abendua

Vassilis Alexakis
Aita

Paul Eluard
Poemak

Grace Paley
Agur eta zorte on

Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan

16 poeta
16 poeta Palestinako

2025 Azaroa

Nazim Hikmet
Poesia kaiera

Antonia Pozzi
Poesia kaiera

Saki
Sakiren ipuinak

Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura

Cecilia Meireles
Hamar poema

2025 Urria

Paul Valery
Itsas hilerria

Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea

Daniel Salgado
Lau pieza

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

[Sarrera guztiak ikusi]