|
ADIERAZEZINA (9) Ekaineko intsektuak jiraka-biraka izkinako farolaren argiaren inguruan kalean itzalak sortzen zituztelarik Ekaineko gau epel ilun batean noraezean oinutsik zenbiltzalarik belar goxoaren ihintzaz oinak blaitzen zitzaizkizularik Kalearen beste aldeko portxetik banjo baten soinua aditu eta lili-loreen lurrina antzeman zenuelarik bazen zure barne muinean indar egiten zuen zerbait hitzen bidez ezin adierazizko zerbait orduan ari zinen poesia bizitzen iluntasunean
Oak Park 1917
ADIERAZEZINA (9) |