1713-10-05 / 1784-07-31
Denis Diderot
Diderot, Denis. Idazle eta filosofo frantsesa (Langres, 1713 - Paris, 1784). Familia burges batean sortu zen, eta filosofia, teologia eta zuzenbidea ikasi zituen Parisen. Bertan irakasle izan zen, baina laster bere ekimen guztia Encyclopédie ospetsura, berak zuzendu zuen lan erraldoira, bideratu zuen (1747-1766. urteetan). Errusiara, Katalina II.aren gortera 1773an egin zuen bidaia izan zen Diderot-en lanak izan zuen etenaldi bakarra. Bestalde, idatzi zituen obra ugari eta desberdinek argitzen dute Diderot-en pentsamendu filosofikoen bilakaera. Pensées philosophiques (1746, Gogoeta filosofikoak) filosofiako obran eta Les Bijoux indiscrets eleberrian (egilearen izenik gabe argitara emana, 1748) etikari eta arteari buruzko ideiak azaldu zituen. Lettre sur les aveugles à l'usage de ce qui voient (1749, Itsuei buruzko gutuna ikusleek erabil dezaten) obran materialismo ateoaren alde azaldu zen eta haren ondorioz hilabete batzuk eman zituen preso Vincennes-ko presondegian. Zientzia esperimentalez arduratua zen (De l'interpretation de la nature, 1753), materialismo mekanizistaren aurkako argudioak defendatu zituen (Réfutation de l'homme d'Helvetius, 1773), jarrera filosofikoak zehaztu zituen (Le Rêve de d'Alembert, 1769; Supplement au voyage de Bougainville, 1796an argitaratua), eta naturaren etikaren oinarriak finkatu. Rousseauk ez bezala, Diderotek giza banakoen zoriona eta gizarte mailako ongizatea bateratu nahi dituen etika soziala aldarrikatu zuen. Tesi hauek Le Fils naturel (1757), La Père de famille (1758) eta Est-il bon? Est-il méchant? komedietan azaldu zituen. Era berean estetikaren inguruko arazoez ere arduratzen zenez gero, literatura kritikako lanak egin zituen, artistak defendatuz (Vernet, Greuze, Hubert, Robert, Chardin...) eta Shakespeare edo Homero handien balioa goraipatuz horietan. Bere eleberrien eta saioen artean: La Religieuse (1760; 1796an argitara emana), komentuen aurkako idatzia; Le Neveu de Rameau (1760-1772) eta Jacques le Fataliste et son maître (1773-1796). Guztietan elkarrizketa filosofiko biziak ageri dira, naturaren etikari eta giza askatasunari buruzko gogoetak eta literatura sormenari buruzko arazoak.
Rameauren iloba
itzul.: Joxan Elosegi
EHU, 2005
Limes 4
KRITIKAK
Rameauren iloba – Aritz Galarraga, Berria (2024-11-03)
Rameauren iloba – Jose Luis Padron, Bilbao (2006-04)
Urriak 14: Ursula K.Le Guin Oihan hitzean mundua Abadi?on
Urriak 24: Annie Ernaux Idazketa labana bat da Iru?ean
Poesia guztia
Safo
itzul.: Maite Lopez Las Heras
Aritz Galarraga
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya
itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez
Askatasun haizea
Javier Buces
itzul.: Markel Lizasoain
Irati Majuelo
Meditazioak
John Donne
itzul.: Patxi Ezkiaga
Mikel Asurmendi
Denbora galduaren bila / Swann-enetik
Marcel Proust
itzul.: Joxe Austin Arrieta
Aritz Galarraga
Irakurketaren aldeko manifestua
Irene Vallejo
itzul.: Fernando Rey
Mikel Asurmendi
Poesia guztia
Safo
itzul.: Maite Lopez Las Heras
Mikel Asurmendi
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
itzul.: Xabier Monasterio
Jon Jimenez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
itzul.: Maialen Berasategi
Ibon Ega?a
Amok
Stefan Zweig
itzul.: Aiora Jaka
Nagore Fernandez
2025 Urria
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua
Hainbat egile
Japoniako ahotsak
2025 Uztaila
2025 Ekaina
Ford Madox Ford
Historiarik goibelena
2025 Maiatza
Palestinar poetak
Poemak Nakba egunez
Gabriel Aresti eta berak euskaratutako Internazionala osorik
2025 Apirila
Huy Can / Yusef Komunyakaa
Poemak Vietnamdik
Jean-Paul Sartre
Sartre euskaraz
Francis Scott Fitzgerald
Euskarazko lanak
2025 Martxoa
Friedrich H?lderlinen urteurrena
<>Edgar Lee Masters<>
Hamar poema
2025 Otsaila