euskarari ekarriak

1.622 idazle / 4.127 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1921-01-08 / 1989-11-20

Leonardo Sciascia


Sciascia, Leonardo. Idazle italiarra (Racalmuto, Sizilia, 1921 - Palermo, 1989). Lanbidez eskola maisua izan zen 1957 arte; ordutik literaturari osoki emana bizi izan zen. Lehen poesia lanetatik, Favole della dittadura (1950, Diktaduraren alegiak); La Sicilia, il suo core (1952, Sizilia, haren bihotza) Sciasciak Italiako gizarteaz zuen ikuspegi mingotsa agertu zuen, aginpidearen izaera gero eta ilunagoa, mafiarekiko lotura, nabarmentzen zuela. 1956an hasi zen kontakizunak lantzen: Le parrocchie di Regalpetra (Regalpetrako parrokiak). Gero, Gli zii di Sicilia (1958, Siziliako osabak); Il giorno della civetta (1961, Hontzaren eguna); A ciascuno il suo (1966, Nori berea) etorri ziren, azkeneko biak askorentzat autorearen obrarik kunplituenak. Sizilia da Sciasciaren kontakizunen, eleberrien eta saioen gertalekua eta gai bakarra, gizarte hark garaturiko kontzeptuen inguruan diharduela: ohorea, mendekua, beldurra, leialtasuna, susmoa... eta horien guztien gainean, omertà edo isiltasunaren legea. Zenbaitetan haren eleberriek polizia eleberrien forma hartzen dute: Il contesto (1971, Testuingurua); Todo modo (1974); Dalle parte degli infedeli (1979, Paganoen lurraldeetan); Nero su nero (1979, Beltza beltzaren gainean). Batzuetan bere eleberrietan egungo egoeraren erro historiko sakonak ikertzen ditu: Morte dell'Inquisitore (1964, Inksidorearen heriotza); Il consiglio d'Egitto (1964, Egiptoko kontseilua); Recitazione della controversia liparitana (1969). Saiakera lan anitz egin zituen, horien artean Pirandello e la Sicilia (1961, Pirandello eta Sicilia); Sicilia come metafora (1979, Sicilia metafora gisa). Beste zenbait obra: Il mare colore del vino (1971, Itsaso ardo kolorea) kontakizun liburua; Candido ovvero un sogno fatto in Sicilia (1977, Kandido edo Sizilian egindako ametsa), egungo ideologien parodia; L'affaire Moro (1978, Moro kasua), politikoaren hilketaren inguruko gogaketa. La strega e il capitano (1986, Sorgina eta kapitaina) eta Il cavagliere e la morte (1989, Zalduna eta heriotza) bere azken obra garrantzitsuenetakoak izan ziren.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Todo modo

itzul.: Gaizka Ugalde

Erein - Igela, 2022

Literatura Unibertsala 184

Hontzaren Eguna

itzul.: Koldo Biguri

Ibaizabal, 1991

Literatura Unibertsala 8

Itsaso ardo kolorea

itzul.: Josu Zabaleta

Erein, 1991

Erein literatura 74

KRITIKAK

Hontzaren eguna – Jon Alonso, Euskaldunon Egunkaria (1999-07-10)

Hontzaren eguna – Karlos Zabala, Euskaldunon Egunkaria (1992-04-24)

Hitzorduak

Azken kritikak

Kantu leuna
Leila Slimani

itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez

Bihotzean napalma
Pol Guasch

itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

itzul.: Juan Garzia
Aritz Galarraga

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga

Azken sarrerak

2026 Ekaina

Carson McCullers
Zortzi poema

Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua

2026 Maiatza

Roque Dalton
Poemak

2026 Apirila

Maria Reimondezen Basatiak

Robert Desnos
Antologia

Maria Fernanda Ampuero
Enkantea

Samuel Beckett
Beckett euskaraz

Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona

Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan

Laura Casielles
16 poema

2026 Martxoa

Antzerkiaren nazioarteko eguna

Elizabeth Bishopen ahotsa

Juan Gelmanen poema antologia

Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz

Cesar Vallejo
Poemak

Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala

Boris Vian
Aldarri antimilitarista

Mikhail Bulgakov
Liburu bi

Anna Akhmatova
Poesia

Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak

2026 Otsaila

Alexander Neriumen sei poema

Edorta Matauko itzultzaileak agur

Heinrich Heine
Olerkiak

Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua

Marcel Schwob
Lau liburu

Bernard Dadie
Zortzi poema

Violeta Parra
Kantuak

Poeta palestinarrak
Hitz ahots

2026 Urtarrila

Adelbert von Chamisso
Lanak

Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik

Wallace Stevens
13 poema

Castelao
Castelao euskaraz

Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan

Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak

Petofi/Adonis
Hiru poema

2025 Abendua

Vassilis Alexakis
Aita

Paul Eluard
Poemak

Grace Paley
Agur eta zorte on

Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan

16 poeta
16 poeta Palestinako

2025 Azaroa

Nazim Hikmet
Poesia kaiera

Antonia Pozzi
Poesia kaiera

Saki
Sakiren ipuinak

Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura

Cecilia Meireles
Hamar poema

2025 Urria

Paul Valery
Itsas hilerria

Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea

Daniel Salgado
Lau pieza

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

[Sarrera guztiak ikusi]