ASTELEHENA Zer gauza ote dago trena baino tristeagorik? Behartutako orduan abiatzen dena, ahots bakarra baino ez duena, bide bakarra baino ez duena. Ez dago ezer trena baino tristeagorik.
Agian gurdi-zaldia. Haga biren artean hertsiturik, ezin du ezta albora begiratu haren bizitza ibiltzea da.
Eta gizona?, ez al da tristea gizona? Baldin eta bakardadean luzaro bizi bada baldin eta aldia amaitu dela uste badu gizona ere gauza tristea da.
ASTELEHENA |