SHEMÀ
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017

 

Zeuen etxe epeletan

lasai bizi zareten horiek,

iluntzean itzuli eta janari beroa

eta aurpegi amultsuak topatzen dituzuen horiek:

 

       Begira hau gizona ote den,

       lupetzan lan dagiena

       bakerik ez duena

       ogi puska batengatik borrokatzen dena

       baietz edo ezetz batengatik hiltzen dena.

       Begira hau emakumea ote den,

       ilerik gabe eta izenik gabe

       gogoratzeko indarrik gabe

       hutsik begiak eta hotzik altzoa

       neguko igel bat iduri.

 

Gogoan izan hau gertatu zela:

hitz hauek zuen ardurapean uzten ditut.

Zizelka itzazue zeuen bihotzetan

etxean zaudetela zein kalean zabiltzatela,

lokartuta zein esnatuta:

behin eta berriro esan zeuen seme-alabei.

Edo bestela honda dakizuela etxea,

suntsi zaitzatela gaitzak,

uka diezazuetela begirada zuon ondorengoek.

 

SHEMÀ
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017