DROMEDARIOA
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017

 

Zer dela eta hainbeste liskar, borroka eta gerra?

Ni imitatzea besterik ez duzue.

Ez dago urik? Egarriari eusten diot,

Arnasa ez xahutzea beste ardurarik ez dut.

Ez dago jakirik? Konkorretik hartzen dut:

garai onak direnean

zuek ere holako bat osatu behar zenukete.

Eta konkorra erkin badago

sasi eta lasto poxi batzuk baino ez ditut hartzen;

belar berdea likits eta hutsala da.

Ahots zatarra dut? Ia beti nago isilik,

eta marru egiten badut, ez nau inork entzuten.

Zatarra naiz? Nahikoa nire emeari laket izatea…

Gureek segurura jotzen dute

eta denik eta esnerik gozoena ematen dute;

bai, morroi bat naiz, baina basamortua neurea da:

ez dago morroirik bere erresuma ez duenik.

Nire erresuma desolazioa da;

ez du mugarik.

 

DROMEDARIOA
Primo Levi

euskaratzailea: Xabier Boveda
Labayru, 61 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017