Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004

 

XI

Ia kanpo aldera zerutik aingura mendi bi artean
ilargiaren erdia.
Gau jira-birakari erraria, begietako zulo-gaitza.
Ea, bada, zenbat izar ustel ur-putzuan.

Betileen artean luto-gurutzea egiten dit, ihes da.
Burdin urdinezko sutegi, isilkako nor gehiagokoen gauak,
bira-eragin handikoa dut bihotza bolante bihurri bat bezala.
Neskatto hain urrutitik etorria, hain urrutitik ekarria,
batzuetan bere begirada agertu ohi da dir-dir zeru azpian.
Damu-mina, ekaitzaldi, amorru zurrunbilo bizia,
zeharkatu nire bihotz gainetik, geldirik gabe.
Hilobi-haizea garraia ezazu, hautsi, barreiatu zure sustrai amets zalea.
Deserrira itzazu zuhaitz erraldoiak haren beste aldera bertara.
Baina zu, neskatto garbia, kearen pareko galdera, galburu.
Oso-osorik haizea bera argirik argi hosto-erazten zuena izan zen.
Mendi ilun-ilunen atzealdean, lirio zuri sute-kidea,
ai hitzik ere esaterik ezin dut! Egina ere egina den guziaz egina zen.
Nire bularra aizto-ziztadaz kraskatu zenidan arnas-mina,
bada bide berrirako ordua, haren irribarretik ez bezala.
Kanpaiak lurperatu zituen ekaitza, hainbesteraino ekaitz ataka arroa
zertarako orain ukitu hura ukitu, zertarako orain tristetu hura tristetu.

Ai urruti guzien artean urrutiko den bideari emana,
min-minik gabeko edota heriotzarik gabeko, ez eta negurik ere,
begi bereekin ihintz artean zabalik.

 

Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004