Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004

 

I

Eme gorputza, muino zuriak, izter zuriak,
halatsuko emanean zara munduaren antzeko.
Ahultzen zaitu ene nekazari gorputz basatiak
eta jauzarazi lurraren muin-barneko semea.

Tunel bat nintzen eta besterik ez, ordea. Ihes txoriak nigandik
eta gauak gau-minetan bere barne-gaua niri.
Bizi-nahira berriro lora nendin arma bihur zintudan,
nire arkuan bihur gezi, bihur nire habailan harri.

Orduak mendekua dakar baina, eta maite zaitut.
Larruzko, goroldiozko, esnezko gorputz sorkari eta bizia.
Ai bularreko edontziak! Ai begi hutsak!
Ai pubiseko arrosak! Ai zure ahots triste eta geldia!

Eme gorputz enea, betiko naiz zure dohain.
Egarri, deus gabeko nahi-bide, ene ibili norako garbirik gabea!
Egarri betikoak atsedenik hartzen ez duen ubide ilunak,
eta atsedenik ez nekeak, eta minak ere ez atseden.

 

Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004