1770-03-20 / 1843-06-07
Friedrich Hölderlin
Hölderlin, Friedrich. Alemaniar olerkaria (Lauffen, Wurtenberg, 1770 - Tübingen, 1843). Aita hil zitzaion oso gazte zela. Laster bereizi zuten amarengandik eta teologia ikasketak egitera eraman zuten Tübingen-go apaizgaitegi protestantera; han Schelling eta Hegel ikaskideekin harremanetan jarri zen. 1793an ministro protestante izateko ikasketak egin zituen, gerora lanbide horretan sekula ihardun ez bazuen ere. Frantziako Iraultzaren askatasun ideiak kantatu zituen lehen poemetan (1789-1794), eta Grezia klasikoarekiko mirespena agertu zuen. Fichte-ren ikasle eta Schiller-en adiskidea izan zen Jena-n, eta Weimar-en Goethe eta Herder ezagutu zituen (1794-1795). Frankfurt-en Gontard bankariaren seme-alaben irakasle gisa lan egin zuen (1795-1798). Haren emazte Suzette-z maitemindu zen, eta hura izango da Diotima izenaren pean Hölderlin-en obran agertzen den greziar emakume ideala. Harremanak moztera behartu zituzten (1799), eta Suitzan (1801) eta Frantzian (1802) bizi izan zen zenbait familia ahaldunen etxeetan irakasle. Urte hartan bertan, Alemaniara bidean zihoala, Diotima hil zela jakin zuen. 1804an lagun bati esker eskuraturiko liburuzain ihardun zuen, baina eskizofreniaren lehen zantzuek jota zuten orduko. Tübingen-go eroetxean egonaldi bat egin ondoren, 1807tik hil artean -37 urtez- zurgin baten etxean, Neckar ibaiaren ertzean, dorre batean bere burua itxirik bizi izan zen, Scardanelli goitizenez izenpeturiko olerki bitxiak idazten zituela. n Hölderlin-en obran poesia lana da ezagunena. Frantziako Iraultzak eragindako ereserkien ondoren -Hymne an die Menschheit (1791, Gizadari ereserkia), Hymne an die Liebe (Amodioari ereserkia)-, Grezia klasikoa eta hango mitologia orainaldiko egoeretan eta esperientzietan itsasten ditu, neurri klasikoetara hurbiltzen diren olerkietan: Natur und Kunst oder Saturn und Jupiter (Natura eta artea edo Saturno eta Jupiter), Ganymed (Ganimedes), An die Parzen (Parkei), Hyperions Schicksalslied (Hyperion-en patuari kanta), Der Archipelagus, (1800, Uhartedia). Beste zenbait poematan, hala nola Brot und Wein (Ogi eta ardoa), bere sorterriari kantatzen dio. Poesiaz gainera, Hölderlin-ek Hyperion oder der Eremit in Griechenland (1797-1799, Hyperion edo Greziako eremutarra) gutunez egindako eleberria eta Der Tod des Empedokles (Enpedokleren heriotza) tragedia bukatu gabe utzi zituen.
Olerki guztiak
itzul.: Luis Arostegi
Karmel, 2012
(Bi zati)
itzul.: Luigi Anselmi
Bertzerenak, 2006
Pamiela
Mundu honetako plazerrak
itzul.: Luigi Anselmi
Bertzerenak, 2006
Pamiela
Heildelberg
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
KRITIKAK
Olerki guztiak – Igor Estankona, Argia (2013-06-16)
Poemak – Javier Rojo, El Correo (2001-05-30)
Poemak – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2001-05-19)
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
itzul.: Josu Zabaleta
Aritz Galarraga
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
itzul.: Danele Sarriugarte
Asier Urkiza
31 ipuin
Anton Txekhov
itzul.: Iker Santxo Insausti
Aritz Galarraga
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
itzul.: Xabier Monasterio
Aiora Sampedro
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
itzul.: Fernando Rey
Nagore Fernandez
Girgileria
Juana Dolores
itzul.: Maider Ramirez
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred D?blin
itzul.: Anton Garikano
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
itzul.: Enara San Juan Manso
Amaia Alvarez Uria
Arturoren uhartea
Elsa Morante
itzul.: Koldo Biguri
Asier Urkiza
Arrabioen gerra
Karel Capek
itzul.: Koro Navarro
Jon Jimenez
2025 Maiatza
Gabriel Aresti eta berak euskaratutako Internazionala osorik
2025 Apirila
Huy Can / Yusef Komunyakaa
Poemak Vietnamdik
Jean-Paul Sartre
Sartre euskaraz
Francis Scott Fitzgerald
Euskarazko lanak
2025 Martxoa
Friedrich H?lderlinen urteurrena
<>Edgar Lee Masters<>
Hamar poema
2025 Otsaila
2025 Urtarrila
Derek Walcott/Nijole Miliauskaite
Zubia elurretan
2024 Abendua
Juan Ramon Jimenez
Hamabi poema
MPK bildumak 10 urte (Biziei ere omen)
Manuel Vazquez Montalban
Poesia kaiera
2024 Azaroa
Sophia de Mello / Cecilia Meireles
Poemak
2024 Urria
2024 Iraila