1860-01-29 / 1904-07-15
Anton Txekhov

Txekhov, Anton Pavlovitx. Idazle errusiarra (Tanganrog, 1860 - Badenweiler, 1904). Familia behartsu batean jaio zen. 1879an Moskura joan zen medikuntza ikasketak egitera. Umorezko aldizkarietan ipuinak argitaratzen hasi zen bere familiari laguntzeko. Geroztik literatura izan zuen bizibide, noizean behin, izurriteetan eta, mediku gisa lan egin bazuen ere. 1890ean Sakhalin uharte-presondegira joan zen bertakoei laguntzera eta itzulitakoan eleberri bat argitaratu zuen: Sakhalin uhartea. 1895ean Tolstoi ezagutu zuen. 1900ean Errusiako Zientzia Akademiako kide izendatu zuten, baina bi urteren buruan kargua utzi zuen Gorki erakundetik bota izanagatik protesta egiteko. Tuberkulosiak jota zegoen eta Errusia eta Europa osoan barrena ibili zen bere gaitza sendatu nahian. 1901ean Olga L. Knipper Moskuko Arte Antzerki taldeko antzezlearekin ezkondu zen. Txekhoven ipuinak berdintsuak dira gaiz eta estiloz, ia ekintzarik eta intrigarik gabekoak, umorezkoak gehienak, Errusiako burgesia deskribatzen dutenak, neurritasun handiz eta artifizialkeriari uko eginez idatziak. Melpomeneko ipuinak (1884), hasierako ipuinen bilduma, Kontakizun nabarrak (1886), Ilunabarrean (1887), Estepa (1888), 6. pabilioia (1892), Dueloa (1892), Nire bizitzaren historia (1895), Laborariak (1897), Ezezagun baten kontakizuna (1898), Andrea txakurtxoarekin (1898). Haren antzerki lanak Stanislavskiren Arte Teatroaren sorrerari oso lotuak daude. Garai hartako errusiar gizartearen ispilu dira eta haustura handia ekarri zuten ordu arteko antzerkigintzarekiko; isilunez eta iradokizunez betetako lanak dira, xehetasun psikologiko handikoak eta giroari gertaerari baino garrantzia handiagoa ematen diotenak. Txekhov antzerkiaren historiako egilerik garrantzitsuenetako bat da. Antxeta (1895), Osaba Vania (1899), Hiru ahizpak (1901), Gereziondoen lorategia (1904).
KRITIKAK
31 ipuin – Aritz Galarraga, Berria (2025-04-06)
31 ipuin – Nagore Fernandez, Berria (2022-05-29)
31 ipuin – Pello Zupiria, Bilbao (2022-05)
Bi antzerki labur – Mikel Mendizabal, Argia (1987-09-20)
Azaroak 17: Anne Sexton poema irakurraldia Azpeitian
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Peru Iparragirre
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
2026 Azaroa
Jorge Luis Borges
Poema antologia
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista