GERLAKO LORE-SORTA Spezia, Abuztuko Andra Mariak
Batela kulunketan itsaso gainean ikusi eta barre ene maitaleak
Ertz osoa distiran lore eta kantu goialdean kanoiek badute zer zaindu
Elizako arnasa arrosa intsentsu zerura doa zenbait errezo usaintsu
Lore sorta betek jo naraman batela: ene maitalea izan da lurrinez matela
Arrosa eta bioleta zu zara madonna, inguratzen zaituen eguzkiaren ondra!
Baina arraun arinak sorta du desegin loreak urrun doaz uhinetan arin
Batela kulunketan itsasoz itsaso ene maitale ona mutu niri da so
Lehorra jo genuen gotorleku azpian itzalek hausten zuten udako argian
Lorez gainezka noa kalemaldan gora eguzkia aurpegian kopeta itsasora
Sortaka ditut jaurti kanoien ahora pozez eta ikaraz zurbildu arrosak
GERLAKO LORE-SORTA |