UTZ NAZAZU JOATEN
Annie Vivanti

Lasciame andare, 1890
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Utz nazazu joaten patuak nahi nauen hartara,

utz nazazu joaten

Gose naiz loriaz eta eguzkiz

utz nazazu joaten

 

Ez nau ikaratuko urruneko arriskuak

helburu ilunak

Aurre eginen diot ilunpeari, aurre ezezagunari!

ez naiz beldur

 

Alferkeria koldarra, to nire mespretxua nire hastioa

utz nazazu joaten

Burdinazko kateak, hautsi eta hankapera

borroka egin nahi dut

 

Esklabu, txorimalo alaenak, zuen agintera

ez naiz izango

Lo bizi, aharrausika hil

ez dut nahi, ez

 

Borroka egin nahi dut, sufritu egin nahi dut

bizitza, etsian

Borroka egin nahi dut, hil egin nahi dut

tente zutik

 

Utz nazazu joaten patuak nahi nauen hartara

utz nazazu joaten

Gose naiz loriaz eta eguzkiz!

utz nazazu joaten

 

UTZ NAZAZU JOATEN
Annie Vivanti

Lasciame andare, 1890
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016