HILDAKO GAIXOAK Ezkilak iluneneko joan hildakoak ditzagun gogoan eta gu, lasaituak omen ginenok hilerrira arropa beltzez maite genituela erakustez. Hildako gaixoak!
Beso biak bete lore goaz, hau gurutzez eta koroaz! Ez da landare sasoia eta hala ere (aste bete irauteko lanak) guk erositako portzelanak, hark iraunen du!
Begidunak bazarete oraino marmola ez daukazue laido han gure maitasuna, gure dolua. Eta zerrenda luze bat bertute zeuek inoiz eduki zenuten oroitezina.
Berandu da. Zalgurdiko otoitzak arin bere requiema bakoitzak. Arraioa! Hotz madarikatu honek akabatu egin behar gaitu petral dator udazkena, zaindu! —Kotxero, etxera!
HILDAKO GAIXOAK |