AUT AUT Eguzkia nahi dut, eguzki sutua bere izarniaduraren horditasuna edo eman diezadala gau ilunak ekaitz handi eta haserrearen ikara. Bihotzak hastio du ganduaren grisa: Ekatzu zeru urdina edo ekaitza.
Askatasuna nahi dut! Mugabako askatasun osoa nahi dut neure! Edo bestela lau haga eta kutxa iltzatuaren kartzela ilun estua. O, infinitua ematen ez badidate natzala lurpean, hegalak hautsita!
Zure maitasuna nahi dut, su eta oso, osoko maitasuna ala herra gorria. Maitasun edo herra, oso behar dut! Ez dut jasaten ahal behako epelik. Dena emateko, dena sufritzeko maitasuna edo inoiz barkatzen ez dakien herra.
Dena ala deusez: algara edo negarra urrezko eguzkia edo urakan beltza, zerraldo estua edo ludi osoa martiritza edo lilura zure begitik! Ekatzu zure musua, zure bihotza, edo oinazearen gurutze gorena!
AUT AUT |