EZ DUT UTZIKO
Dareen Tatour

euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2018

 

Nire izenean sinatu zuten

Eta artxibo bat bihurtu

Ninduten, zigarrokin bat legez

ahaztua.

Herriminak puskatu ninduen

Eta nire herrialdean etorkin

Bilakatu nintzen.

Arkatz haiek abandonatu nituen

tintontzietako penetan

negar egiteko.

Hilerriko ateetan

utzi zituzten nire borroka eta nire ametsa,

Eta zain dagoenak,

denboraren joanean,

bere zoriaz negar egiten du.

Setia nazazue,

Hil nazazue, eztandarazi,

Erail nazazue, espetxeratu.

Nire herrialdeari dagokionez,

Ez dago atzera egiterik.

 

EZ DUT UTZIKO
Dareen Tatour

euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2018