AURRE EGIN, NIRE HERRIA, AURRE EGIEZUE Aurre egin, nire herria,aurre egiezue. Nire zauriak lotu nituen eta nire oinazeak arnastu, Jerusalemen, Eta arima eskuetan garraiatu nuen Palestina Arabiar baten alde. “Irtenbide baketsuari” ez diot men egingo, Ez ditut beheratuko nire banderak, Haiek gure lurretik bota arte. Berandu gabe utziko ditut bazterrean. Aurre egin, nire herria, aurre egiezue. Aurre egin kolonoaren lapurretari Eta jarraitu martirien segizioari. Erreparazioaren justiziatik baztertu gintuen Eta umiliazioa eta degradazioa ezarri zuen Konstituzioa birrindu ezazue. Haur errugabeak erre zituzten; Hadil, jendaurrean tirokatu zuten, Egun argi betean akabatu zuten. Aurre egin, nire herria, aurre egiezue. Aurre egin kolonialistaren oldarrari. Bakezko ilusioez gatibatzen gaituzten Gure arteko haien agenteei ez kasurik egin. Ez izan mihi herabeen beldur, Zuen bihotzetako egia gogorragoa da, Garaitza eta erasoetan ere bizirik iraun duen Herri batean eutsi baitiezue. Alik deia egin zuen hilobitik: Aurre egin, nire herri mutiria. Idatz iezadazue hitz lauz agar-erretxinatan; Nire gorpuzkinek zuek zaituzte erantzun. Aurre egin, nire herria, aurre egiezue. Aurre egin, nire herria, aurre egiezue.
AURRE EGIN, NIRE HERRIA, AURRE EGIEZUE |