AHAZTUKO DUT, ZUK NAHI BEZALA Zuk nahi bezala, Ahaztu egingo ditut, Dagoeneko iragana den gure istorioa Eta behiala gure bihotzetako mamia izan ziren ametsak. Haiek egia bihurtzea nahiago izango genuen, baina hil egin genituen. Gauzak ahaztuko ditut, nire maite betikoa, Esan genituen gauzak, Gure bihotzetako hormetan idatzi eta koloreztatu genituen poemak, Gerizpean eseri ginen arbolak, Eta haietan irarritako izenak. Haiek denak ahaztuko ditut, Zuk nahi bezala. Ez zaitez haserretu.
AHAZTUKO DUT, ZUK NAHI BEZALA |