KRISTALEZKO IZENORDAINAK
Subhro Bandopadhyay

Delhi, 2012
euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

1.

 

Abesti hautsia zara, apirilaren gorputzean iltzatua.

Goizaren amiltze harritsu hau hotzikaradun kristala da

Usain baten aurrean ireki zaitu

izatez arroza apailatzearen usaina dena

Harmonia bat jaio da egunsentiaren lerro gainean

Zuhaitz hostogabetu baten enborrean

egitura metaliko bat ernetzen denean

nori jaurtitzen dio haragia nire masailaren itzalak?

Zergatik hegaldatzen dira aizto-lumak errefuxiatuen oihal-dendetarantz?

Denbora gatzatu egiten da musika klasikoaren horiaren gainean…

Eskatzen dizut mesedez jakinarazteko

ea abesti zahar haiek bakarka

irakurtzeko gutun bihurtu ziren ala

 

 

2.

 

Izan zintezkeen hosto urdina noiz edo noiz

Zure higidura artifiziala

erromeria bateko oihal kolorgerantz

desagertu egiten da

koloreen hodei kristalezkoaren barruan

Hizkuntza zaharra da

lore zuri baten isiltasunean jausten

Pal-pal geratutako arratsa

zure bitxi arinaren soinua al da?

Itxaronaldi hau al da haraneko ardien

zintzarrien durundi biribila?

Abesti hautsia zara, apirilaren gorputzean iltzatua.



 

KRISTALEZKO IZENORDAINAK
Subhro Bandopadhyay

Delhi, 2012
euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019