LEHOINABAR HIRIA
Subhro Bandopadhyay

Soria, 2008
euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

1.

Gure arratsak ziren haranez beteak

 

oinez kristalezko poemekin euriaren barruan

ez dakit noiz jausi nintzen eskultore oso antzinako baten bizitzan

urruneko herrialde batetik iristean jakin du emakumea

hildako haur batez erditu dela

bagina metalikoari odola dario

Eskultoreak xuxurlatzen dit:

Giza basatiak ez zeudenean emakume edo gizon bakar batengana ohiturik,

labea asmatu zuten eta grisa sartu da jatekoan  

harrezkeroztik aizto-ahoak daude lirikaren baitan

harrezkero etorri zen etxe-aldaketa, erasoa, defentsa, lurra, ezpalekoa,

hazia

herrien eta herrien ihesa lur berriraino

 

zer pentsatu zuen gizakiak itsasoa lehen aldiz ikusi zuenean? ez zegoenean atlasik bat ere?

soinu-jotzaile errumaniarraren ilunduran  

plaza osorik bihurtu zen harmonia

udan diz-diz egiten dute emakumeen belaunek

 

eta irudi horien zati txikiak ebakiz,

sabelean eguzkia hartuz, hiri osoa da engoitik ontzi astronautikoa

 

nora doa lehoinabar geldoa, ahoan ehizakia dindilizka?






 

 

LEHOINABAR HIRIA
Subhro Bandopadhyay

Soria, 2008
euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019