AFRIKA
Paco Souto

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Eta egun osoa

oinez eman eta gero

hiru bider gehiago ibili

umeak bizkarrean

edo bular agortuan zintzilik

eta horrela behin

edo zazpi edo hamaika aldiz

 

eta ondoren zuloa egin

sakonago ezin lokatzetan

urik ez aurkitzeko

izena baino ez

eta gauaren bidetik itzuli

eta gomitoa utzi ohe gainean

eta gosez hil

edo beherazkoaz

 

eta hil eta gero ere oinez segi

bizitza osoan

 

AFRIKA
Paco Souto

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017