AUTOERRETRATUA
Paco Souto

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Orrialde bakoitietan

idazten dut

doi

ni naizenaren hiru laurdenak

eskua keinuka unibertsoari

neure burua barnerantz

bihurtzearen bidaia paregabea

 

ero idazten dut

ausardia seiren bat

doi-doi

isiltzen dudan horretan

arnasa hartu eta

neure buruarekin mintzo naiz

nire mundua beti izango da

bestelakoena

 

AUTOERRETRATUA
Paco Souto

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017