ISILEKO HARRAPAKARIAK
Paco Souto

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Lanpernaitza irla bat da

irlak arrain mukerren izena du

eta badoaz gizonak

 

Daramatzan potinak laranjondoazkoa egurra

ilargia laranja usteldua da

ilargiak katabutak marrazten ditu leizeetan

eta hilen artean sortzen dira lanpernak

 

Ez dute ikusten begi nagiek

esku ebakiak dira mulkoak aztakatzen dituztenak

lanpernaizto bizkorrak

 

Lonja gero

bidaia Coruña edo Madrilera

platera mahai gainean

eta kresala ahoan

 

Gazi zapore hori ahoan

herio bederatzi olaturik behin

baletorkigu bezala

 

ISILEKO HARRAPAKARIAK
Paco Souto

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017