AZAL BILUZI ETA HEZEA GORANTZ DAGOELA
Jan Skacel

euskaratzailea: Karlos Cid Abasolo
armiarma.eus, 2022

 

Erbikumea hil ondoren larrutzen dutenean,

azala zintzilikatzen dute habean

barrukoz kanpora

azal biluzi eta hezea gorantz dagoela.

 

Urriko euriteek bezala

erbiaren azalak haize-lasterrean egiten du kraska.

Lastategian saguak bihia birrintzen bere hortz txikitxoekin.

Uda urrun dago eta elurra,

elurra hain da garbia, non txinparta egiten baitu begietan.

Izotzaldian gogortzen da gauza odoltsua.

Baina barruan

epel eta leun dirau.

 

AZAL BILUZI ETA HEZEA GORANTZ DAGOELA
Jan Skacel

euskaratzailea: Karlos Cid Abasolo
armiarma.eus, 2022