HORRELAKOENGATIK
Jan Skacel

euskaratzailea: Karlos Cid Abasolo
armiarma.eus, 2022

 

Horrelakoengatik

joaten da basora onddotara bezala

eta baita ipuinetara ere.

 

Oroitzapenen errotara eta haurtzaroko irindegira

liztor-habiara motzondo zaharretara

 

Eta zerbait ilunabarrean zerbait eguerdian

eta zerbait goizeko ihintzaldian

eta ahula da beldur die hitzei

Eta harri baten gainean amets batean eroriko balitz

zer egin gero eta zer erremedio dago

Zuk aspalditik dakizu hasi zela

gauza hutsalen premia handia

erabat hutsalena

eta are askoz hutsalenena

 

Zuk badakizu eta zurekin batera erlastartxoak

 

HORRELAKOENGATIK
Jan Skacel

euskaratzailea: Karlos Cid Abasolo
armiarma.eus, 2022