URAREN ALDEKO OTOITZA
Jan Skacel

euskaratzailea: Karlos Cid Abasolo
armiarma.eus, 2022

 

Urritzen ari dira Antzinako Maitea

ur bila joan ohi zen lekuak

hantxe berdintzen zuten egarria orein-emeek

hantxe bizi zen igel berdea

eta makurtzen ziren erromesak ur-azalaren gainean

esku-ahurretatik edateko

 

Urak hori du gogoan

ura ederra da

urak eduki dauka

urak eduki dauka ile harrotua

babes ezazue ur hori

ez iezaiozue izarren ispilu txit zaharrari utz itsutu dadin

 

Eta ekarri ur horri zalditxoa

iluna bezain beltza

ura triste dago

urak eduki dauka

urak eduki dauka ile tximatsua

eta nor urperatuko da hondoraino

nor hondoratuko da izarretarantz erantzuntxoaren bila

 

Ura alargun atsekabetua da

urak eduki dauka

urak eduki dauka errautsez estalitako ilea

ura gutaz kexatzen da

 

URAREN ALDEKO OTOITZA
Jan Skacel

euskaratzailea: Karlos Cid Abasolo
armiarma.eus, 2022