KULPA HURBILENARI BURUZKO KANTA
Jan Skacel

euskaratzailea: Karlos Cid Abasolo
armiarma.eus, 2022

 

Iturritxo bat da, odolez betea

eta bertatik bakoitzak behin edan zuen

eta norbaitek hil zuen dilindaria

eta norbaitek izugarrizko mina eman zuen

eta gero damutu

eta ura esku ahurrean hartu eta hartu

eta argi kontra begiratzen zion ur hari

eta txit izutu zen izuari eutsi ezinik

 

Eta heldu zion urari baina ez zion

atzamarren artean eutsi alajainkoa

eta harria hautsi zuen harrobi hutsean

eta alferrik erregutu: harrika ezazu

 

Eta erregutu zuen baina debaldetan

eta ez zen izutu baina ezin zion izuari eutsi

eta iturritxoa odolez beteta dago

eta oro noizbait egon dira zutik haren ondoan.

 

KULPA HURBILENARI BURUZKO KANTA
Jan Skacel

euskaratzailea: Karlos Cid Abasolo
armiarma.eus, 2022