OROIGARRIA
Warsan Shire

Souvenir
euskaratzailea: Garazi Ugalde Pikabea
armiarma.eus, 2018

 

 

Guda ekarri zenuen zeurekin

jakin gabe, ausaz, zure larruan

maleta presatuetan

argazkietan

haren lumak zure ilean

azazkal azpian

beharbada egongo zen

zure odolean.

 

Batzuetan familia osoarekin etorri zinen,

batzuetan ezer gabe, ezta zure itzala ere

lurzoru berrian lurreratuz agerpen nabari bat nola

jeans gogorrez eta irribarre etsiz,

prest kabitzeko, gogor lan egiteko

guda ahazteko

odola ahazteko.

 

Guda zure egongelako izkinetan eserita dago

zurekin egiten du barre telebista saioetan

hutsuneak betetzen ditu zure elkarrizketa guztietan

hasperen egiten du telefono deien isiluneetan

aitzakiak ematen dizkizu egoerak,

topaketak, jendea, herrialdeak, maitasuna uzteko;

guda ohean etzaten da zure eta lagunaren artean

atzean zutik izaten duzu komuneko konketan

dentistak ere atzera egin zuen jauzi zure ahoko

zizare-zulotik. Susmoa duzu

segur aski guda zuela ikusi,

hainbeste odol.

 

Bakea ezagutzen duzu guda luze batetik

bizirik irten denak nola,

har ezazu egunez egun guztiak baitu

guda posible baten usaina;

badakizu guda bat zein erraz has daitekeen

une batez barealdia, segidan odola.

 

Gudak koloreztatzen dizu ahotsa, bai epeldu ere.

Ez du joerarik erakusten

hiltzaile ala samindu izan ote zinen.

Inork ez du galdetzen. Biak izan zinen ausaz.

Ez diozu aspaldian inori musurik eman.

Zuretzat, denak du odol zaporea.

 

OROIGARRIA
Warsan Shire

Souvenir
euskaratzailea: Garazi Ugalde Pikabea
armiarma.eus, 2018