EZ PENTSATU HORRETAN Ez esan gehiago “bazen behin” alferrik dun hori gaur... Ez esan gehiago “bazen behin” nekatu egingo hau. Oilarrak urratutako gau- akaberan joango naun. Nahiz eta hemendik banoan, ez pentsatu horretan.
Zenbat argi piztu ta zenbat dei… Ez dira niretzako Ez piztu nigatik argi horiek; ilun eroso nagon. Kasurik ez, hire berbei bertara lotzeko ahaleginei... Ez ginen onegiak hizketan: ez pentsatu horretan.
Neuri deika denborarik ez gal: berria litzateke... Neuri deika denborarik ez gal: jada ez haut entzunen. Bidean behera, pentsatzen ze neska molde ote hintzen: arima kendu arte bakerik ez... ez pentsatu mesedez.
Ilunpean aurrerantz bakarti Norabiderik gabe. Agur gozorik etzan espero, txarrik erez hala re. Nahiz samurra etzen gure topa, axola eztena, ezin gorrota: denbora galduaz penatu, zertan? Ez pentsatu horretan.
EZ PENTSATU HORRETAN |