NOREKIN HAGO?
Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017

 

Norekin hago, txo?
Norekin hago?
Norekin hago, neska?
Norekin hago?

Hator hi, langile,
albisteak entzun:
sindikatu zaharra
iritsia baitun!
Norekin hago?

Aita zen meatzari
ta ni haren seme:
lehen lerroan nagon
irabazi arte.
Norekin hago?

Norekin hago, txo?
Norekin hago?
Norekin hago, neska?
Norekin hago?

Aukeratu eusteko
hezur, mami ta muin:
eskirol ote haizen
edo gizaki duin...
Norekin hago?

Nagusiekin otzan
gezurren entzule...
Aukera bakarra da:
antola zaitezte!
Norekin hago?

Norekin hago, txo?
Norekin hago?
Norekin hago, neska?
Norekin hago?

 

NOREKIN HAGO?
Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017