KUTXA TTIPI
Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017

 

 Kutxa ttipi, muinoetan,

hara zenbat kutxa txipitxo!

Erregalu paperean

primeran bilduta...

 

Bat urdina, gauza fina,

hau arrosa, ze airosa!

nahi nituzke gabonetan

jaiotzan jartzeko...

 

Barbakoa sarri-sarri

auzoko lagunekin:

piszina dute gainezka

kro-ko-di-lo poloekin.... 

 

Mediku-es-pe-zia-lis-tak

rolex erlojuak bistan,

muxu (ere) ematen dute

masailik-u-ki-tu-gabe...!

 

Golf makilez trebatuak,

hortzak irin zurituak,

dry-martiniz mozkortuak

badoaz pozik-pozik...

 

Udalekuak dituzte,

kamera digital Nikon:

“Deustun ondo lizentziatu

deretxo-eko-no-mi-kon...”   

 

Ilehori ta surfista,

Zazpitan masajista;

operako palkoetan

gertu dute largabista...

 

Elitea osatzeko

badute talentua

ta sardeskak ipintzeko

gustu-e-ta-ten-tu-a...

 

 

Neska-mutil, arduratsu,

ongi-ikasitakoak

familiak sortu eta... 

berriz kutxetan-sar-tze-ko...

 

Bat urdina, gauza fina,

hau arrosa, ze airosa,

hain dotore, hain simetriko

lazoaz itota-be-ti-ko...!

 

KUTXA TTIPI
Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017