GABON AILIN
Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017

 

Ailin, ni naiz,
ni naiz Ailin...
Gabon, Ailin, gabon, Ailin,
amets onak egin.

Suerta naiteke herrian…
hirian nago gaur.
Batzuetan amets-errekan
ito nahi duen haur.

Ailin, ni naiz,
Ni naiz, Ailin...
Gabon, Ailin, gabon, Ailin,
amestu nirekin.

Zure amak esan zidan
Gazteegi zinela.
Baina Zure begiak nola
burutik atera?

Ailin, ni naiz,
Ni naiz Ailin...
Gabon, Ailin, gabon, Ailin,
amets onak egin...

Zenbat negar, ezin ahantzi;
banoa etxetik...
Atetik zeuk, azken hitzak,
Erregutu aurretik.

Ailin, ni naiz,
Ailin, ni naiz...
Amets, Ailin, zuk nirekin;
eta nik zurekin…

 

GABON AILIN
Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017