[bizitza ospatzen dut itsasertzetik noala...]
Katerina Rudcenkova

[Slavila jsem život na pobřeží...]
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

bizitza ospatzen dut itsasertzetik noala

bits eta eguzki kitzikakor artean,

nire gorputza mudatuz

mingostasun zaharretatik.

 

Harrian etzandako ametsak bezala,

nire atzamar meheen artetik isurtzen da

bits zuria,

 

nire izter arrosen artean

itsasoa, bere piroteknia

eta barakuiluak itsaslabarreko sasian trabatuta

nire ondora hertsiki lotuak.

 

Ez nengoen bakarrik olatuetan

badia, berez mugitzen zen,

eta leun ekarritako urak

bazuen nire odolaren berri.

 

[bizitza ospatzen dut itsasertzetik noala...]
Katerina Rudcenkova

[Slavila jsem život na pobřeží...]
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015