BETI GU BETI BESTEAK
Katerina Rudcenkova

Vědy my, vědy jiní
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Iraun beharko luke zerbaitek

partekatutako esnaera

eta biluztasun haietatik

Iraun beharko luke

sentsazioen amaraunetik

geroak eusten duenetik. Ezin gogora ekarri, ordea.

Zein gupidagabeki aienatu den dena.

 

Eta zu zirrarez lepo zaude, itxaropenez lepo?

Eta zu, iragana

eta etorkizuna laztantzen ari zara

bi katu urrumati bezala

zure esku epelekin?

 

BETI GU BETI BESTEAK
Katerina Rudcenkova

Vědy my, vědy jiní
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015