PAISAIA URDINA
Katerina Rudcenkova

modrá krajina
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

epela da paisaia hau

azal leunean hazitako aldapak ditu

bazoaz baso sarriaren artetik oinutsik

helduaroa

bazoaz oinez baso kilikagarrian zehar

umearoa

itsasoaren distira

eta alabastroen berezko itxaropena

dependentzia independentzian

bazoaz pixkanaka kateatzen zure eztarriak eskuak gorputza

etengabe

barealdirantz

bazoaz zure aorta baginan zehar

norbaitek aurkituko du orratz hodi beroa

fetua libre uzteko

norbaiten desioen zain

inoiz izango ez dena

bazoaz bide urdinkara estutik zehar

izei berde sakon artetik

berde sakon ilunean zehar

bizitzara bueltan non izei bat zinen

zumar bat

zure eguneroko bidetik kontrako norabidean

inflexio puntuaren bila

zure buruaren bila

odol onuragarri biziz betea

bazoaz goroldio leun artetik

basamortu eremu urdin ilunean zehar

azkenik itsasora zatoz beti

begirada finkatzen duzu bertan:

hodeiertz horren atzean behar luke denak.

 

PAISAIA URDINA
Katerina Rudcenkova

modrá krajina
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015