ZERGATIK TORTURATZEN NAUZUE? Zergatik torturatzen nauzue, o bihotz desirak, torturatzen eta sufriarazten gau eta egun? Orein dohakabea muinoan ehizatu bezala nire ehizan, arras akitutako orein dohakabea naiz, zakurrak ondotik. Oinaze honek ez dauka sendagarririk muinoen bakardadean ikara ematekoak dira ehiztarien garrasiak etenik gabe jazartzen zaizkit neure desioen garrasiak. O hagin zorrotzeko zakurrok, luzea dela zuen lasterka! Bizirik naizela ezin bete nire desioak atzo desiratzen nuena asetzeko ez dago asegarririk eta zakurra gosehanditua da urrikalgaitza da. Ez dut inoiz lo hartuko hilobian lo hartu arte.
ZERGATIK TORTURATZEN NAUZUE? |