XXXV Ez den eta soilik memoriaren mapetan ezagutuko luketen herri batera itzultzearekin egiten dute amets gauero, ametsen behelainoan, mapak asmatzen dituzte, alderrai dabiltzan itsasontzi zurietan zeharkatzen dituztenak.
Euren begietako zeruetan galtzen diren txorien hegalaldietan itzultzen dira edo suzko diruditen kimak dituzten zaldi hegodunetan.
Itzuliko balira ez lukete ez lekua ez kalea, ez etxea ezagutuko kale ertzetan duda egingo lukete, beste aldean egon usteko lukete.
Baina gauero itzultzen dira ametsen itsasontzi zurietan, zalantzarik gabeko norabidean.
XXXV |