ERBESTERATUAK Aspaldiko itzalen hildakoen erretratuen zezeldutako hitzen atzetik dabiltza baten batek esaten dien arte itzalak ahotsen urratsak inkontzientearen trikimailuak direla. Orduan zalantza egiten dute ziurgabetasunez begiratzen dute eta bat-batean karraderan hasten dira aspaldiko beste bat oroitarazten dien bisaia baten atzetik. Mamuen jatorria ez da horren ezberdina.
ERBESTERATUAK |