EGINGO DIDAZU FABORE HORI? Ez naiz elizara joaten baina errezatzen dut batzuetan orain bezala ez dut inoiz niretzat ezer eskatzen besteentzat soilik baina ama guztiak bezala nire seme-alabekin arduratuta nago mesedez jainko maitea montana haserre batean uztear den nire alaba ze 18 urte ditu ta ja ez du nahi INORK zer egin behar duen esaterik mesedez jainko maitea baretu ezazu lasai gida dezala utziozu heldu bihurtzen eta GERA DADILA RENON bere aiton-amona eta anaiekin JOAN DADILA UNIBERTSITATERA ta lortu harantzako lan on bat UTZI ZORIONTSU IZAN DADIN mesedez jainko maitea ez iezaiozu utzi reno atzean utzita las vegaseraino gidatzen bere lagun onenak dioena entzunda “lan bikainak hemen! unibertsitate beharrik ez! egin zaitez strip-tease dantzari ta erosi bular handiak inoiz amestu baino diru gehiago egingo duzu!” mesedez jainko maitea egingo diozu fabore hori? egingo didazu fabore hori? edo besterik gabe disimuluz utziko diozu dolarreko billetea tangan?
EGINGO DIDAZU FABORE HORI? |