KENDU DUZU PIZZA
nila northSun

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017

 

deitzen dit ta galdetu

“ze’ai zea?”

nire poesia eskuizkribuak

bildu nahian diot nik

berak “o”

eta galdetzen du “garbitu duzu kuxidadea?”

baietz diot nik

“kendu duzu pizza

sabaitik?”

baietz diot nik

“pintura txuri pixka bat

erosi beharko dut aterako”

jadanik margotu dudala diot nik

lasaitua hartu duela dirudi

“ongi, orduan, etxera joango naizela pentsatzen dut”

ados nigatik

denak du itxura

normala orain

baita nik ere.

 

KENDU DUZU PIZZA
nila northSun

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017