Hil behar hau, horratio
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013

 

Hil behar hau, horratio

bizia, maitaleak

dena utzita joateko

Jainkoak daki nora...

 

Hil behar hau, horratio...

Gogorra dela, aitor dezagun

 

Bakarrean hantxe luze

hil-oihal baten tristuran

neskarik ez gauerako

eta whiskya hustuan...

 

Hil behar hau, horratio...

Gogorra dela, aitor dezagun

 

Nahi eta nahi ez beharko

bizi damutan amaitu

beste bizitza bat gabe

grina denak berdintzeko.

 

Hil behar hau, horratio...

Gogorra dela, aitor dezagun

 

Aspertu batean hantxe

infernu edo paradisu,

sekulako sekuletan

ez da atsegina, aizu!

 

Hil behar hau, horratio...

Gogorra dela, aitor dezagun

 

Hil behar hau, horratio

sarritan hila naizen hau,

bai, maita-plazerez hila:

zertatik hil hobekio?

 

Hil behar hau, zer lana...

Hil behar honek hil behar hau, laztana.

 

       Dire qu'il faudra mourir un jour, 1970

 

Hil behar hau, horratio
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013