Askatasun Askatasun, luzaz zaitut gorde perla bitxi modura. Askatasun, izan zaitut lagun trenkatzeko loturak joateko hor barna nonbait galtzeraino ausazko bidazti, amesti hartzeko haize arrosa bat ilargizko izpi.
Askatasun, zuk hala nahi eta manupeko ninduzun. Askatasun, dena eman nizun: non esku hutsik naukazun. Arrunt nekatu naiz zure nahikariak betetzeko lehian... Sorterria utzi adiskiderik ez zure izan nahian.
Askatasun, eman dizkidazu usadio berriak. Askatasun, maite izan dizut bakartasuna bera, nolako irriak mentura eder batek jorik azkenera. Zuk ninduzun zaindu zauriak osatzen gordean nintzela.
Askatasun, utzi egin zaitut abenduko gau batez, desertatuz biok egindako bide luze ezkutuak. Mesfidatu gabe esku-hankak lotuak eman dut amore: utzi egin zaitut maitasun kartzelaz giltzari ederraz.
Ma Liberté, 1970
Askatasun |