Maketo Mutur beltzeko maketo judu arrotz, artzain greko ilea lau haizetara... Eta bi begiak heze ameslarien antzeko ametsik ez badut ere... Eskuok zakar eskeko musikari eta lapur lorategi guztietan... Ahoa ezpain urragarri maitale izan edo zakur goseak bainau ekarri...
Mutur beltzeko maketo judu arrotz, artzain greko arlote noraezeko... Larrua dut marraskatu bost udaren eguzkian bost gonadunen eztian... Bihotzaren minenean nuke min emana damu neuk minik hartu ez banu... Bekatuok kitatzeko purifikatuko naute infernupeko labean...
Mutur beltzeko maketo judu arrotz, artzain greko ilea lau haizetara... Helduko naiz ene maite ene gogo, ene iturri, gazte uraren edale... Eta printze izanen naiz ameslari edo nerabe zerorrek dezazun hauta... Gaua dugu bihurtuko betirainoko maitatze biok gara bat urtuko...
Gaua dugu bihurtuko betirainoko maitatze biok gara bat urtuko...
Le métèque, 1969
Maketo |