KOMUNA ALDARRIKATU DUGU
Jules Vallès

Le Cri du Peuple-n argitaratua 1871ko martxoaren 30ean
Erbesteko gutunak Victor Hugori, Katakrak 2020
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021

 

Komuna aldarrikatu dugu!

Hautestontzitik atera da, garaile, subirano eta armatuta. Herriaren hautetsiak sartu dira Herriko Etxe zaharrean eta entzun dute Santerreko danborra eta urtarrilaren 22ko tiroketa, plaza honetan non ohore nazionalaren biktimen odola eta paristarren duintasuna batailoi garaileen pausoen festaren egunean altxatutako hautsetan igurtzi den.

Ez dugu gehiago entzungo Santerreko danborraren arrada; fusilek ez dute gehiago distiratuko Komunako etxeko leihoetan eta odolak ez du gehiago Grebaren plaza zikinduko hala nahi badugu. Eta hala nahiko dugu, ez da hala herritarrok?
Komuna aldarrikatu dugu. Nasetako artilleriaren salbak eguzkira joan ziren, plazako ke grisa urreztatzen zuten. Barrikaden atzean, jendetza zutik zegoen tokian: gizonek txanoarekin agurtzen zuten, emakumeek zapiarekin agurtzen zuten, garaipenaren desfilean kanoiek beren brontzezko aurrealdea beheititzen zuten umil eta baketsu, jendetza alaia mehatxatzearen beldur.

Aurrealde ilunaren parean, erlojuak hainbestetan jo ditu orduen seinaleak mendeak igaro direla, eta hainbeste gertakizun suertatu dira egun historia direla, leiho hauen azpian bertaratutako jende errespetutsua, Guardia Nazionalak desfilatzen zuen biba oihukatzen bere berotasun lasai eta harroarekin. Oholtzaren gainean Herriaren hautetsiak zeuden, jende ausarta buru kementsu eta serioarekin; Errepublikaren soina tindaketa gorritik zuri banantzen zen, begiratzen zuen ikaragaitz, dirdiratzen du baioneta distiratsuen uzta zeinaren erdian dardara egiten duten banderek eta kolore dirdiratsuko eskulekuek, hiriaren  burrunbak hiriko airean igotzen diren bitartean, kobreen zaratak eta asto larruak, salbak eta txaloak.

Komuna aldarrikatu dugu jai iraultzailearen egun batean eta patriotikoa, bakezalea eta alaia, mozkorrekin eta ospakizunekin, handitasunez eta bozkarioz, hogei urteko inperioa eta sei hilabeteko porrotak eta traizioak ikusi izan dituzten 93ko pertsonentzat duina. Parisko Herriak, armekin zutik, aldarrikatu du Komuna, kapitulazioaren lotsak gupidetsi du, prusiarren garaipenaren bidegabekeriak eta libre bihurtuko ditu garailea libre den bezala.

Zer ez ote da aldarrikatu urriaren 31n!

Ze axola du! Buzenval-eko hildakoak, urtarrilaren 22ko biktimak, orain mendekatu zaituztegu!

Komuna aldarrikatu dugu.

Espontaneoki, kaleak, nasak, bulebarrak gainditu dituzten batailoiak turuten fanfarreen doinuan, burrunbaren oihartzuna egiten eta bihotzak taupadak egiten danborraren arradekin, etorri dira aldarrikatzera eta agurtzera Komuna, ematera Versaillesek mehatxatzen duen azterketa hiritar handi honi soberania aldarrikapena, arma altxatzen dute sorbaldara aldirietara joateko, hiri handia murmurioekin betetzen dute, erlauntz handia.

Komuna aldarrikatu dugu.

Gaur da ideiaren eta iraultzaren ezkontzaren jaia.

Bihar herritar-soldadu ernalduko dugu Komuna txalotua eta bezperan esposatua, berrartu beharko dugu, beti harro, orain libre, bere tokia tailerrean ala erakusmahaian.

Garaipenaren poesiaren ostean, nire lanaren prosa.

 

KOMUNA ALDARRIKATU DUGU
Jules Vallès

Le Cri du Peuple-n argitaratua 1871ko martxoaren 30ean
Erbesteko gutunak Victor Hugori, Katakrak 2020
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2021